Realak eta Athleticek derbia jokatuko dute San Mamesen

Ostiralean Realak eta Athleticek ligako lehen derbia jokatuko dute San Mamesen. Garitanoren mutilek etxetik kanpo bilatuko dute garaipena, Anoetan jokatutako azken bi partidetan puntu bakarra lortu ostean. Saskibaloian ere euskal derbia jokatuko da, Gipuzkoa Basket eta Baskoniaren artean. Eskubaloian, berriz, Bera Berak Castellonen aurka ekingo dio berriro liga txapelketari, larunbatean. Hockeyan eta izotz-hockeyan, Reala eta Txuri Urdin RC Polo eta Majadahondaren kontra neurtuko dira, hurrenez hurren. ESKUBALOIA Emakumezkoen Ohorezko maila, 4. jardunaldia
  • Bera Bera – Castellon (Larunbata, 18:00)
SASKIBALOIA ACB liga, 3. jardunaldia
  • Baskonia – Gipuzkoa Basket (Igandea)
FUTBOLA Gizonezkoen lehen maila, 8. jardunaldia
  • Athletic – Reala (Ostirala, 21:00)
IZOTZ HOCKEYA Espainiako Senior maila, 4. jardunaldia
  • Majadahonda – Txuri Urdin (Larunbata, 22:00)
HOCKEYA Emakumeen Ohorezko maila, 3. jardunaldia
  • Reala – RC Polo (Igandea, 13:00)
HITZAkide HITZAkide