Bilboko manifestazio antiespezistarako autobusa jarriko dute
Irailean sortu zen Nor talde antiespezistak indartsu abiatu du bere ibilbidea. Aste honetan Euskal Herriko hiltegien inguruko ikerketa lana aurkeztu dute Euskal Herriko Hiltegiak. Azken minutua: heriotza eta erresistentzia izenarekin. Gainera, beste eragile batzuekin batera, azaroaren 1erako manifestazioa deitu dute Bilbon, “espezismoa salatu eta animalien askapena ozen aldarrikatzeko”.
Manifestazioa Moyua plazan hasiko da, 17:00etan eta Euskal Herriko hainbat puntutatik autobusak jarriko dituzte, manifestaziora joan ahal izateko. Donostiako autobusa 11:00etan aterako da autobus geltokitik eta 19:30ean egingo du buelta. Izena emateko info@nor.eus helbidera mezu bat bidali edo Kaxilda liburudendan izena eman behar da.
Nor talde antiespezistak egindako ikerketaren harira, 10 hiltegitan sartu eta bertan gertatzen dena erreportaje batean bildu dute. Hona hemen bideoa: