Eva Villarrek komertzio txikia omentzeko performancea egingo du Loiola kalean
Eva Villar artista eta diseinatzaile donostiarrak performance bat egingo du gaur arratsaldean Loiola kaleko La Esperanza eta Ricardo Optico denden erakusleihoetan, hiriko komertzio zahar hauen jabeen jarduna omentzeko helburuarekin. Ekitaldia bere Exposicion x cese egitasmoaren baitan antolatu du Villarrek, eta “komertzio txikiaren irudia FNAC bezalako saltoki handi baten aurrean balioan jartzea” bilatuko du bertan.
Performanceak Iker Spozio y Juan Ugalde artisten kolaborazioarekin kontatuko du. Ekitaldia Loiola kaleko 9. zenbakian izango da, 19:00etan.



