Ines Garcia izango da 'Hamabietan bermuta' ataleko hurrengo gonbidatua
Ines Garcia liburuzain eta disko jartzailea gonbidatu dugu Irutxuloko Hitzaren ‘Hamabietan bermuta’ atalera. Urtebete pasa da Tabakaleran Tobacco Days denda ireki zuenetik, eta azkenaldian hainbat festa eta ekitaldi girotu ditu Eddie Mae izenarekin. Gustuko duen taberna batera eraman gaitu aperitifa hartzera honetaz guztiaz hitz egitera. Badakizue nora? Bideoa ikusita asmatu dezakezue? Ostiralean argitaratuko dugu elkarrizketa.