Mintzalaguna egitasmoan mintzapraktika taldeak kideen zaletasunak, gustuak, adinak, bizitokia eta ordutegiak kontuan hartuz sortzen dira. (Argazkia: Bagera)
25 urte beteko ditu aurten Mintzalaguna egitasmoak eta ospatzeko, azaroaren 23an festa bat egingo dutela aurreratu dute Bagera elkartekoek. 2018-2019ko Mintzalaguna programan izena emateko epea ere zabalik da, urriaren 21era arte. Izen ematea hainbat modutan egin daiteke:?943 00 50 74 telefonora deituz,
mintzalaguna@bagera.eus helbidera mezua bidaliz, Bagera elkartera joanez (Hernani kalea, 15) eta
www.bagera.eus webgunean. Mintzalagunean parte hartzeko bi modu daude:
Bidelaria (euskara praktikatu nahi duena) eta
bidelaguna (euskara praktikatzen lagundu nahi duena).
30.000 pertsona inguruk hartu dute parte Mintzalaguna egitasmoan azken 25 urte hauetan, eta horietako bi dira Nekane Duran eta Aritz Branton. Duela urte asko hasi ziren biak euskara ikasten, eta Mintzalaguna egitasmoa euskara heuren egunerokotasunean normalizatzeko ezinbestekoa izan dela azaldu dute. Gainera, beste ezaugarri bat partekatzen dute:
bidelari izatetik
bidelagun izatera pasatu dira biak.
IRUTXULOKO HITZAk Duran eta Brantonekin hitz egin du, ‘bidelari’ izatetik ‘bidelagun’ izatera pasatzeko prozesua haientzat zer izan den azaldu dute. Erreportaje osoa irakurtzeko aukera egongo da ostiraleko astekarian.