Martuteneko jaietako Sagardo eguna. (Argazkia: Irati Salsamendi)
Atzo hasi ziren Martuteneko festak eta igandera bitarte luzatuko dira. Gaur, goizean goiz hasi dira jaietako jarduerekin, 10:00etan, hain zuzen. XXVII. Senior eta beterano Herri Krosa egin dute eta ondoren, Añorgako erraldoiak eta buruhandiak ibili dira auzoan zehar. Ohiko meza ere egin dute, hildako auzotarren oroigarri gisa, eta 12:30ean Sagardo eguna ospatu dute.
Sagardo dastaketa, baratzako produktuen eta 15 artisauren postuak egon dira. Antolakuntzan laguntzen ibili dira Aldaba Zarra, Apaola eta Agirretxe baserriak eta parte hartu duten sagardotegiak honakoak izan dira: Otxua Enea, Bereziartua, Egiluze, Alorrenea, Astarbe, Barkaiztegi, Petritegi, Gartziategi, Lizeaga eta Rezola.
17:30ean arraun erakustaldia egingo dute Arraun lagunak elkartearen eskutik, eta 18:30ean Kantu Kolore ikuskizuna egingo dute. 19:30ean Burrunba elektro-txarangak girotuko ditu auzoko kaleak eta 20:00etan zezensuzkoa aterako da. 23:00etan Ilargi Beltza taldeak kontzertua egingo du eta 23:30ean Andre Santo DJa egongo da oinezko kalean, Itxasne tabernak antolatuta.
Datozen egunetarako ere
egitarau oparoa antolatu dute.