Martuteneko jaiak gaur hasiko dira, lau eguneko egitarauarekin

martu-jaiak

Martuteneko jaietako kartela.

Gaurtik igandera bitarte izango dira Martuteneko jaiak. Ohiko egitaraua mantendu badute ere, berrikuntzak ere ez dira falta. Pilarko egunean Sagardo Egun ezagunaz gain, arraun erakustaldia egingo dute Urumea ibaian. Beste berritasunetako bat herri bazkariko menua izango da. Aurten, Valentziako paella eta entsalada dastatuko dituzte hurbiltzen direnek.

Hona hemen jarraian lau egunetako egitaraua:

URRIAK 11, osteguna

  • 17:00. Pregoia eta txupina. Txokolate jana haurrentzat, ikastolako jolastokian.
  • 17:15. Haur eta gazte jolasak. (Haurtxokoak eta gaztelekuak eskainita). Holi festa; puzgarri interaktiboa (17:15-19:30), giza futbolina (17:30-19:30), Martutxin eta Martutxina poltsa tailerra (17:30-19:00), eta pultsera tailerra (17:30-19:00).
  • 19:15. Txaranga.
  • 22:30. Oihan Vega DJ.
  • 23:30. Elias DJ oinezko kalean. Itxasne tabernak antolatu.

URRIAK 12, ostirala

  • 10:00. XXVII. Herriko Krossa. Irteera eta helmuga gasolindegiaren atzean.
  • 11:00. Erraldoiak eta buruhandiak. Iker Goenaga eta auzoko trikitilari gazteekin.
  • 11:30. Ohiko meza hildako auzotarren oroigarri gisa.
  • 12:30. Sagardo Eguna. Sagardo dastaketa, baratzeko produktuak eta 15 artisau postu.
  • 17:30. Arraun erakustaldia Urumea ibaian Arraun Lagunak elkartearen eskutik. 13 eta 16 urte bitarteko gazteek arraunean egin ahal izango dute traineruan. Izena aurrez eman behar da.
  • 18:30. Kantu kolore. Musika eta dantza txikientzat.
  • 19:30. Burrumba elektrotxaranga.
  • 20:00. Zezensuzkoa.
  • 23:00. Kontzertua: Ilargi Beltza.
  • 23:00. Andre Santo DJ Santo kalean.

URRIAK 13, larunbata

  • 12:30. Danborrada Martujaietan!
  • 14:30. Bazkari herrikoia ikastolako jolastokian. Aurten menu aldaketa: entsalada eta Valentziako paella. Txartelak auzoko ostatu eta saltokietan.
  • 18:30. Burrumba elektrotxaranga.
  • 22:30. Kontzertua: Esto no es rock radikal vasco ikuskizuna.
  • 23:30. Elias DJ oinezko kalean.

URRIAK 14, igandea

  • 09:00. Diana auzoan zehar.
  • 11:00-13:00. Pzgarriak ikastolan.
  • 12:00. Gorriti eta bere animaliak.
  • 16:00. Puzgarriak ikastolan.
  • 16:30. Mus txapelketa Sorginzulon.
  • 17:00. Antzerkia: Markeliñe konpainiaren Zoozoom antzezlana, parkean.
  • 19:00. Jotak parkean.
  • 19:00. Txokolate jana, Sorginzulo plazan.
  • 19:00. Kontzertua: Anonimos taldea, oinezko kalean.
  • 20:00. V. Su Artifizialak, Astondoa pirotekniaren eskutik.
Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend