Bagera elkartearen Helduentzako Bertso Eskola hasi dute
Bagera Elkarteak Bertsozaleen elkartearekin batera antolatutako Helduentzako Bertso Eskola hasi zuten atzo. Maiatzaren 29ra arte astero egingo dute bertsolaritza ikastaroa Bagera Elkartean, asteazkenetan 18:15etatik 19:15etara.
Datozen hilabeteetan Beñat Gaztelumendik gidatutako saioetan, bertsolaritza eta bertsogintzaren atal desberdinak landuko dituzte, saioen egituratik bat-bateko bertsolaritzara, bertsoen kritikatik bertso paperetara, teoria praktikarekin uztartuz eta tarteka gonbidatu berezien laguntzarekin.
Ikastaroaren lehen saioa atzo egin bazuten ere, antolatzaileek jakinarazi dute taldea zabalik dagoela. Izen ematea bagera@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefonoan egin daiteke. Ikasturte osorako matrikula 50€koa izango da.


