Iruñean euskararen alde egingo den manifestaziorako autobusa antolatu du Bagerak
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Iruñean urriaren 27rako deitu duen manifestaziora joateko autobusa antolatu Bagera elkarteak. Behingoz lemapean, euskara Nafarroa osoan ofiziala bilakatzearen alde irtengo dira kalera herritarrak, zonifikazioaren mugak apurtu eta nafarren hizkuntza eskubideak bermatuko dituen euskararen lege berria aldarrikatuz. Manifestazioa 17:00etan abiatuko da hiriko hiru puntu desberdinetatik, eta zutabe guztiek bat egingo dute ondoren autobus geltokian amaierako ekitaldirako.
Donostiako autobusa Okendo kaletik abiatuko da, 15:30ean, eta herritarrei irteera ordua baino hamabost minutu lehenago bertaratzeko deialdia zabaldu diete. Joan-etorriaren prezioa hamar eurokoa da, eta izen ematea bagera@bagera.eus helbidera idatziz edo 943 994 975 telefono zenbakira deituz egin daiteke.
Manifestazioarekin bat egingo dutela adierazteko Donostiako hainbat herritar eta eragilek agerraldia egin zuten Bulebarrean aurreko astean: