Easo kaleko bidegorrian mozketa bat egingo dute
Mugikortasun sailak jakinarazi duenez, Easo kaleko bidegorriaren 40 metro moztuko dituzte, paretan egingo diren lanak direla eta. Bidegorria moztuta egongo da urriaren 25etik azaroaren 22ra arte.
Era berean, urriaren 24ko gauean, 23:30etik aurrera, Easo kaleko trafikoa moztuko da aipatutako lanen hasieraren. Trafikoaren mozketa honek ordu batzuk iraungo dituela adierazi dute, eta bitartean, trafikoa Moraza kaletik desbideratuko da. Trafiko mozketa hau azaroaren 22an errepikatuko dute, lanei amaiera emateko.