Beldurrezko asterako sarrera gehiago banatuko ditu Irutxuloko Hitzak
Irutxuloko Hitzak urriaren 27tik azaroaren 2ra egingo den 29. Beldurrezko asterako sarrera berriak banatuko ditu bere harpidedunen artean.
Honakoan, lau emanaldirako sarrerak banatuko dira: Flesh for Frankenstein (Urriak 29, astelehena, 19:30ean), Mary Shelley (Urriak 30, asteartea, 19:30ean), Victor Frankenstein (Urriak 31, asteazkena, 17:00ean) eta Nazioarteko film laburren maratoia (Azaroak 2, ostirala, 19:30ean).
Sarrerak eskuratzeko deitu 943 467 236 telefono zenbakira.