Azaroaren 18an Gure Esku Dagok egingo duen galdeketaren hautetsontziak aurkeztu dituzte
Bitartean, Aquarium barnean egindako ekitaldian galdeketan erabiliko diren hautetsontzien aurkezpen ofiziala egin dute, kutxak eraikin kanpoan zain zegoen jendarteari erakutsi aurretik. Aurkezpenean, bozka aurreratua bihartik aurrera abiatuko dela jakinarazi dute galdeketaren antolatzaileek, eta hiriko postontzietan guztira 80.000 eskuorri banatuko dituztela adierazi dute ere.Ikurriña erraldoia Parte Zaharrean barrena doa, Gure Esku Dagok azaroaren 18an Donostian egingo duen galdeketarako erabiliko diren hautestontziei harrera egiteko @irutxulo @GureEskuDagoDon @GureEskuDago pic.twitter.com/Dc7XfNqsom
— Iñaki Agirre (@ikiagirre) October 28, 2018
Azaroaren 18an Gure Esku Dagoren galdeketa jasoko duen lehen hiriburua bilakatuko da Donostia, eta hiritarrei hurrengo galdera luzatuko zaie egun horretan: Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?. Galdeketarako 37 hautesleku irekiko dituzte hiriko auzoetan, eta guztia antolatu ahal izateko izateko 1.000 boluntarioren laguntza beharko dutela aurreikusten dute Gure Esku Dagoko kideek. Jarraian aurkezpen ekitaldiak utzitako irudien bilduma:Hautestontziak Donostian dira jada @irutxulo @GureEskuDagoDon @GureEskuDago #Azaroak18Donostiagaldeketa pic.twitter.com/Pu2VyqXoUM
— Iñaki Agirre (@ikiagirre) October 28, 2018