Firestone desalojo arriskuan dagoela jakinarazi dute
Añorgako Firestone lantegi berreskuratu eta autogestionatua desalojo arrisku larrian dagoela jakinarazi dute bere kideek. Izan ere, pasa den ostiralean eraikuntza enpresaren ohar bat jaso zuten bertan azaroaren 5ean eraikina zigilatuko dutela esanez, Firestonetik adierazi dutenaren arabera.
Egoera honen aurrean, gune autogestionatuko kideek datozen egunetan eraikinera bertaratzeko deialdia zabaldu diete herritarrei, bi data zehatzetan bereziki: azaroaren 4ko gauean, bertan lo egiteko, eta azaroaren 5ean, eguna hor pasatzeko.