Topoaren igarobidearen lanek Erdialdeko hainbat kaletan izango dute eragina
Easo kaleko bidegorriaren 40 metro moztu zituzten, azaroaren 2ra arte. Bestetik, joan den urriaren 15etik, Xabier Zubiri plazan egiten ari diren lanen eragina jasan duten zerbitzuak lehengoratzeko lanak egiten ari dira, eta eragin gehiago gehituko zaizkio gaur. Topoaren Erdialdea-Kontxa geltokiak izango dituen sarbideetako baten (Zubiri sarbidea) lanak dira han egiten ari direnak eta kasu honetan, Easo kalea izango da kaltetutakoa, Zubieta eta Arrasate kaleen artean.
Ukitutako zerbitzuen lehengoratzeak Easo kaleko espaloietatik egin behar dira eta, hori dela eta, oinezkoek desbideraketak jasango dituzte, bi fasetan. Lehenengo fasean, ezkerreko espaloian lehengoratze lanak egiten diren bitartean, trafikoak jasango du eragina eta puntuala izango da. Seinaleak izango dituzten langileen bitartez kudeatuko da. Oinezkoen zirkulazioa, aldiz, beste espaloira desbideratuko da.
Saltokietara eta atarietara sartzeko bi metroko zabalerako banda bat utziko da, eta sarbidea oinezkoentzako igarobideen bitartez bermatuko da. Ondoren, hiru metroko zabalerako erraila utziko da, trafikorako. Erraila, hormigoizko oina duen hesi baten bitartez bereizia oinezkoengandik, eta horren ondoren autobus geralekua egongo da.
Bigarren fasean, eskuineko espaloian lehengoratze lanak egiten diren bitartean, autobus geralekua beste aldera aldatuko da, une honetan zamalanetarako gunea dagoen tokira. Desbideraketak lehen fasekoak bezalakoak izango dira, baina beste aldean.
Kalteek hiru hilabete inguruko iraupena izango dute eta Donostiako Udalak adierazi duenez, gainerako moldaketak, data hurbildu ahala jakinaraziko zaizkie herritarrei.
Topoaren igarobidearen harira Erdialdean egiten ari diren lanek moldaketa gehiago eragingo dituzte datozen asteetan. Alde batetik, pasa den ostegunean,