2017ko Zinetika jaialdiko pelikula onenaren saria irabazi zuen ‘Ceci n’est pas Magritte’ filmeak. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Zinetika jaialdia egingo dute hirugarren aldiz azaroaren 15etik 21era, Donostian, Iruñean eta Bilbon. Donostian, Tabakaleran izango dira emanaldiak, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, egitaraua aurrerago aurkeztuko dute. 1.200 baino gehiago izan dira izan dira aurtengo deialdian jaso diren filmak.
El Trastero Creativo eta Dantzaguneak antolatutako Zinetika diziplina anitzeko jaialdia da, eta dantza eta ikus-entzunezkoen arteko loturak ikertzea du helburu. Gai honen inguruan bideo-dantza, performance,
masterclass eta lantegiak proposatzen dituen nazioarteko jaialdia da. Gainera, artista eta erakundeen arteko nazioarteko zubiak eraikitzen dituen plataforma da.
Iazko jaialdian, 15 film labur eta dokumental bat proiektatu ziren. Pelikulez gain programa Oskar Alegriak
masterclass bat eman zuen, Sra. Polaroiskak lantegiak egin zituen, eta hitzaldiak eta sari banaketa ere egin ziren.