Bera Berako emakumeen errugbi taldea, Puioko zelaian, entrenamendu saio batean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Kote Olaizola izeneko emakumeen errugbi txapelketa antolatu du Bera Bera kirol elkarteak, lehen aldiz. Helburu nagusia da emakumeen errugbiari ikusgarritasuna ematea, eta urteroko ekitaldia izatea. Bera Berako zuzendaritzako kidea izan zen Kote Olaizola, eta 2012ko maiatzean hil zen. Ordutik maiz izan dute gogoan klubean.
Hernaniko Landare zelaian jokatuko dute txapelketa 11 taldek. Larunbatean izango da lehia, 11:30ean, eta 20 minutuko sei partida jokatuko dituzte.
Taldeak hauek izango dira:
- Gorbea: Eibar, Gaztedi eta Durangoko jokalariekin.
- Urkiola: Getxo, Gernika eta Universitario de Bilbaoko jokalariekin.
- Urbasa: Errioxa eta La unicako jokalariekin.
- Txindoki: Hernani, Ordizia eta Bera Berako jokalariekin.
Partida bakoitzean talde bateko kamiseta jantziko dute, talde guztiak ordezkatuak egon daitezen. Euskadiko eta Gipuzkoako errugbi federazioen babesa du txapelketak.