Sindikatuetako ordezkariek agerraldia egin dute gaur Tabakaleran. (Argazkia: Iñaki Agirre)
ELA, LAB, ESK, STEILAS eta
EHNE sindikatuek babesa adierazi diote gaur
Gure Esku Dagok Donostian azaroaren 18an egingo duen herri galdeketari. Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak antolaturiko galdeketa jasoko duen lehen hiriburua bilakatuko Donostia da igandean, eta sindikatuek bertan bozkatzera animatu dituzte herritarrak.
Bereziki langileei zuzendutako adierazpen bateratuan, hurrengoa adierazi dute sindikatuek: “Kontsulta egitea eta erabakia hartzea errespontsabilitate (ahalduntze) ariketa bat da, gu kolektibo gisa indartzeko eta irmotzeko modu bat, menpekotasunaren kate guztiak hautsi nahi ditugula esateko modu bat, gure erabakien jabe izan nahi dugula gure bizitzako arlo guztietan: familian, lanean, herrietan, auzoetan nahiz estatuetan. Horrela, erabakitzeko eskubidea erabat uztartzen da gure egunerokoan, langileon lanpostuen defentsan eta bermean”.