EHF Koparen laugarren txandarako pasea ixtea bilatuko du Bera Berak igandean

Aurreko astean Hungarian lorturiko garaipen sendoarekin, Bera Berak ia eskuetan utzi zuen EHF Kopako laugarren txandarako pasea. Hala ere, Alvarezen neskek azken esfortzua egin beharko dute igandean Dunaujvarosiren aurka, zale donostiarrek Europako txapelketarekin amesten jarrai dezaten. Futbolean, Realak sailkapeneko lehen postuetara hurbiltzea bilatuko du Rayo Vallecanoren aurka, eta saskibaloian, berriz, Gipuzkoa Basket bigarren garaipena kateatzen ahaleginduko da behingoz ligako azken postutik urruntzeko. Hockeyan eta izotz hockeyan, Reala eta Txuri Urdin SPV Complutense eta Jacaren aurka neurtuko dira hurrenez hurren. ESKUBALOIA EHF Kopa, hirugarren txanda
  • Bera Bera – Dunaujvarosi (Igandea, 12:00)
FUTBOLA Emakumezkoen lehen maila, 9. jardunaldia
  • Rayo Vallecano – Reala (Larunbata, 13:00)
IZOTZ HOCKEYA Espainiako Senior maila, 10. jardunaldia
  • Txuri Urdin – Jaca (Larunbata, 21:45)
HOCKEYA Emakumeen Ohorezko maila, 8. jardunaldia
  • SPV Complutense – Reala (Igandea, 12:30)
SASKIBALOIA ACB liga, 9. jardunaldia
  • Real Madril – Gipuzkoa Basket (Igandea, 12:30)
HITZAkide HITZAkide