
Uliako Lore Baratzetako kideek sortutako
Zer nahi duzu parkean? prozesuaren hirugarren saioa egingo dute igandean mintegietan. Jardunaldi hauetan auzotarren iritzi eta proposamenak jasoko dituzte, uliako mintegien proiektua auzo osora zabalduko den era parte-hartzaileago batean garatzeko. Prozesua amaituta, aurkeztutako proposamenak aurkezteko ekitaldia egingo dute parkean abenduaren 23an.
Igandeko ekitaldian
Dunak eta
Xomorro taldeen laguntza izango dute. Lehenengoak helduekin egingo du lan arratsaldean zehar, eta bigarrena, berriz, haurrekin arituko da. Saioa 17:00etan abiatuko dute.