21.015 herritarrek eman dute botoa Donostiako galdeketan

29.000 lagunek parte hartu dute Gure Esku Dago-ren galdeketan (Donostian, Irunen, Zallan, Balmasedan eta Alonsotegin egin dute). Donostian 21.015 herritarrek eman dute botoa. Aise gainditu dute %10eko langa: 21.015 lagun joan dira botoa ematera (%13,10). Hiriburu batean egindako lehen galdeketa izan da. “Gure herriaren etorkizuna erabakitzeko balioko duen erreferendumari begira entsegu garrantzitsua da gaurko eguna”, esan du Angel Oiarbidek, Gure Esku Dagoren koordinatzaileak, Donostian. Helburua da etorkizun hubilean erreferendum bat egitea Euskal Herrian. parte-hartzea-donostia-galdeketa Donostiako galdeketako informazio guztia, bilduma honetan.
HITZAkide HITZAkide