Bera Bera EHF Kopako multzoen faserako sailkatu da lehen aldiz
Atzokoa klubaren historiara pasa da. Bera Berak EHF Kopako multzoen fasea jokatuko du lehen aldiz, aurreko astean Dunaujvarosi talde hungariarraren aurka lortutako zortzi puntuko aldea babestu ostean. Atzo puntu batengatik galdu bazuten ere, neurketak garaipen zaporea izan zuen donostiarrentzat, Bera Beraren izena ostegunean Vienan egingo den zozketan egongo delako.
Futbolean eta saskibaloian, Reala eta Gipuzkoa Basket esku hutsik bueltatu ziren Madrilen jokatutako partidetatik. Arconadaren neskak ez ziren Rayo Vallecano garaitzeko gai izan, neurketa irabazten hasi ziren arren, eta Valdeolmillosen mutilek, berriz, porrot gogorra jasan behar izan zuten sailkapeneko liderraren aurka.
Izotz hockeyan, partidaren azken minutuan eginiko golari esker ligako zazpigarren garaipena lortu zuen Txuri Urdinek, eta hockeyan, berriz, Realak ezin izan zion aurreko astean lortutako garaipenari jarraipena eman, SPV Complutenseren aurka gol bakarrarengatik galdu baitzuten.
ESKUBALOIA
EHF Kopa, hirugarren txanda
- Bera Bera 22 – 23 Dunaujvarosi
- Rayo Vallecano 2 – 1 Reala
- Txuri Urdin 1 – 0 Jaca
- SPV Complutense 1 – 0 Reala
- Real Madril 104 – 71 Gipuzkoa Basket