Azaroko Marruma Kulturaletan, Xabier Barrenetxea baxujolearen erakustaldia

Hilabetero egiten den bezela, Azaroan ere akustiko berri bat izango dugu Marruma elkartean. Kontzertuaz aparte, elkarrizketak izaten dituzte musikariak hobe ezagutzeko. Hilabete hontan, Azaroak 25 (igandean), 19.00tatik aurrera, Xabier Barrenetxea baxujolearen saio berezi bat izango dugu. Baxuaren berezitasunak jakin eta erakustaldia izango dugu. Gainera artistaren inguruko elkarrizketa izango dugu eta MKren lehen urteurrena izanik, merendolatxoa ere iragarri dute. Marruma Kulturalak egitasmoari buruz gehiago jakiteko, hona beraien sare sozialen estekak: Facebooka Instagrama Aurreko akustiko-elkarrizketatuak entzuteko Aurreko hitzaldiak entzuteko Telegram app-an ere talde irekia dute: “Marruma Kulturalak”. MK xabier barrenetxea
HITZAkide HITZAkide