Manifestazioa egingo dute Indarkeria Matxisten Aurkako Nazioarteko Egunean
Euskal Herriko mugimendu feministak deituta, manifestazioak egingo dituzte Indarkeria Matxisten Aurkako Nazioarteko Egunean Euskal Herriko hiriburuetan. (In)justizia patriarkalaren gainetik saretze feminista lelopean egungo sistema judizialaren izaera patriarkala jarriko dute jomugan. Donostian 12:30ean hasiko da manifestazioa, Bulebarretik.
Euskal Herriko Bilgune Feministak ere sistema judiziala jarri du jo puntuan, Indarkeria Matxisten Aurkako Nazioarteko Egunaren harira zabaldu duen komunikatuan. Eragile feministaren arabera, “(in)justizia sistemak genero arau eta teoria osoa erreproduzitzen du” eta “ez du indarkeria matxistaren errora jotzen”. Komunikatuan, “egungo justizia sistemak emakumeengan* eragiten dituen ondorio negatiboak” aipatzeaz gain, gure gizartean justizia eredu berrien inguruan hausnartzeko dagoen beharra nabarmendu dut, eta nahi dugun justizia definitzeko, lortzeko, asmatzeko, amesteko… eginahalean eta borrokan jarraituko dutela adierazi dute.

