Herri mugimenduei eta formakuntza politikoari buruzko hitzaldia egingo dute
Bizilur, Bor Bor(K) eta Joxemi Zumalabe Fundazioaren antolaturik, Herritar mugimenduak eta formakuntza politikoa hitzaldia egingo da Donostian datorren astelehenean, azaroak 26, udal liburutegiko San Jeronimo aretoan. Hitzaldian bi gai nagusi landuko dira, Ipar Hegoa Fundazioa eta Emagin eta Ipes elkarteen eskutik:
- Alde batetik, ekainean egin zen Korapilo askatze bidean topaketan bildutako proposamenak partekatuko dituzte, Euskal Herriko herri mugimenduen formakuntzaren inguruko gogoetari buruz informatzeko.
- Bestetik, Nazioarteko 13. Paradigmas emancipatorios tailerraren berri emango dute.