"Taberna bat baino gehiago"
Rekaldeko historiak-en bosgarren atalak Agus Rodriguezen anaia eta arreba bildu ditu tabernaren inguruan hitz egiteko. Mikel Rodriguezen ustetan, “Rekalderen bilakaerak taberna bat izatetik zerbait gehiago izatera eraman du. Mota askotariko pertsonen topagune izatera, alegia”. Bere ustetan, “igual dio nongoa zaren edo nondik zatozen, Rekalde leku librea delako.”
Parte Zaharreko Rekalde taberna itxi egingo dute abenduan. Aldamar kaleko eraikinaren jabeak saldu egin du, eta beraz, bertako bizilagunak kanporatu egin dituzte. Agus Rodriguez da tabernako arduraduna, eta Irutxuloko Hitzan adierazi du Parte Zaharretik joatera behartu dituztela: “Parte Zaharreko taberna guztiak negozio huts gisa nahi dituzte eta Rekalde negozio bat bada ere, ez da hori bakarrik, elkargune bat ere bada. Huskeria bat ematen du baina nik uste dut auzoan nabarituko dela Rekalderen falta”.
Rekaldeko historiak #1
Rekaldeko historiak #2
Rekaldeko historiak #3
Rekaldeko historiak #4
Erlazionatutako edukiaRekalde tabernako istorioak kontatzen hasi dira