'Añorga Herri Txiki' saioko bideo gehiago partekatu dituzte
Gaiaren inguruko erreportaje zabala argitaratu genuen iraila hasieran.
Zabaldu dituzten azken elkarrizketak izan dira hauei egindakoak: Kontxi Arizeta, Joxe Mari eta Las Pepas ahizpak. Elkarrizketa guztien bideoak ikus daitezke 25 Geltokiaren Youtubeko kanalean.
Añorgako gazteak lanean dabiltza gogotsu, auzoko bizilagunen eta istorioen berri emanez. Uztailean, festetako sorpresa jaialdian, telebista saio berezi bat aurkeztu zuten, eta harrera oso ona izan zuenez, zatika igotzen ari dira sarera, 25 Geltokiaren bidez.
Añorga Herri Txiki saioak hiru aurkezle ditu: Mattin eta Xabier Matxain anaiak, eta Fermin Benegas. ETB1eko Herri txiki, Infernu handi programan oinarritu dira, baina euren estilora ekarri dute.