Euskaraldiari hasiera eman diote Mintzodromo berezi batekin
jarduera ugari antolatu dituzte baita ere hiriko auzoetan. Bestalde, gaur egun osoan zehar, karpa herritar guztientzat irekita egongo da. Euskaraldiari buruzko materiala eta informazioa eskaintzeaz gainera, jendeak dinamikan izena emateko aukera izango du han bertan. Gainera, ahobizi eta belarriprestek lasaitasunez hitz egin ahal izateko gune bat eta erakusketa bat egongo dira.
Euskaraldiari hasiera ofiziala emango dion ekitaldia arratsaldean egingo duten arren, herritar asko goizetik murgildu dira hiria euskarazko hitzez beteko duen egitasmoan. Kalean asko dira jada euren txapak jantzita agertu diren pertsonak, eta saltoki eta tabernetan ere ikusgarriak izan dira txapak goizeko lehen ordutik.
Bulebarra ere Euskaraldirako prestatu dute, eta karpa erraldoi bat jarri dute Kioskoaren alboan. Ariketa sozialeko jarduera ugari han bertan egingo dituzte, esaterako, gaur goizeko Mintzodromoa. 9:30ean ohiko Mintzodromoa egin dute hiriko euskaltegietako ikasleekin. Hogei bat mahai bete dituzte euskara ikasle eta parte hartzaileek.
Ondoren, 12:00etan, Euskaraldiko Mintzodromo berezia egin dute, udaleko ordezkariekin, sustatzaileekin, euskara ikasleekin, hainbat gizarte eremutako erreferenterekin eta Donostiako Euskaraldiaren hamaikakoa osatu dutenekin. Oihana Maritorena aktoreak eman ditu Mintzodromoko argibideak, entsegurako eremua aproposa dela aipatu du, parte hartzaileek hamaika egunetan aurrera eramango dituzten hizkuntza ohiturak praktikan jarri ahal izateko. Era berean, Mintzalaguna egitasmoak 25 urte bete dituela azaldu du Maritorenak, eta euskararen erabileraren normalizazioan daukan garrantzia azpimarratu du. Eneko Goia alkateak Euskaraldiari buruzko hitz batzuk esan ditu, eta egitasmoak hiriari ekarriko dizkion onurak nabarmendu ditu.
Mintzodromoan 120 pertsona inguruk hartu dute parte, eta hiru gai nagusi izan dituzte hizpide. Alde batetik, euskara erabiltzeko izaten diren oztopoen inguruan eta hauei aurre egiteko mekanismoez hitz egin dute parte hartzaileek. Bestetik, lehen hitza euskaraz egitearen garrantziaz mintzatu dira, eta azkenik, Euskaraldian zehar askotan gertatuko diren elkarrizketa elebidunei buruz hitz egin dute.
Euskaraldiari hasiera ofiziala emateko, ekitaldia egingo dute 19:00etan Bulebarreko karpan, eta datozen egunetan