(Argazkia: Joselontxos txaranga)
Donostiako Joselontxos txarangak hamar urte bete ditu azaroan, eta urteurrena ospatzeko, bere kideak kalera irtengo dira larunbatean festarako doinuak lau haizeetara zabaltzeko asmoz. Gainera, azken asteetan diska bat grabatzen aritu dira, eta datozen egunetan salgai jarriko dutela jakinarazi dute.
Festa 12:30ean abiatuko dute, Kresala elkartetik, Parte Zaharrean zehar ibilbidea egiteko. Txarangako kideak elkartera bueltatuko dira ondoren bazkaltzera, energiak hartu eta kalera berriz irteteko. 20:00ak arte ibiliko dira jaia girotzen, datorren hamarkada berriari hasiera ezin hobea emateko.