Kopako final zortzirena jokatuko du Realak Valentziaren aurka
Arconadaren neskek denboraldiko lehen ‘finala’ jokatuko dute asteburuan Valentziaren aurka. Hain zuzen, kopako final zortzirena partida bakarreko kanporaketa izango da, eta donostiarrak irabaztera behartuta egongo dira txapelketaren lehian jarraitu nahi badute. Gizonak, aldiz, abenduaren 5ean kopako aurkari izango duten Celtaren aurka neurtuko dira asteburuan, Anoeta berrituan lehen aldiz irabazi eta ligako sailkapenean gora egiteko asmoarekin.
Izotz hockeyan, Txuri Urdinek sailkapeneko bigarren postuan dagoen Puigcerda jasoko du, eta hockeyan, Realak denboraldiko hirugarren garaipena bilatuko du Egararen aurka.
Saskibaloian, azkenik, Ibaeta Basketek ligako podiumera hurbiltzea bilatuko du Zamaraten aurka, eta Gipuzkoa Basketek, berriz, taularen erdialdean dagoen Valentzia garaitzeko ahalegina egingo du, sailkapeneko azken postua behin betiko uzteko helburuarekin.
FUTBOLA
Kopa txapelketa, final zortzirena:
- Valentzia – Reala (Igandea, 12:00)
- Reala – Celta (Astelehena, 21:00)
- Txuri Urdin – Puigcerda (Larunbata, 21:45)
- Reala – Egara (Igandea, 12:30)
- Zamarat – Ibaeta Basket (Igandea, 18:00)
- Valentzia – Gipuzkoa Basket (Larunbata, 20:30)
