Justiziak emakumeekin duen jarrera salatu dute LAB sindikatuko kideek
Emakumeentzat justizia eskatu dute; aldi berean, salatu dute oraindik ere emakumeek pairatzen duten indarkeria matxista ez dela lehentasun bat eragile politikoentzat.
Bilbo, Gasteiz eta Iruñeako epaitegien aurrean ere egin dituzte protestak, eta azaroaren 25erako deitutako mobilizazioen berri eman dute. Epaitegietan emakumeek jasaten duten egoera jasotzeko, txosten bat osatu dute, eta horren aurkezpena egin dute. Egoeraren diagnostikoa egiteaz gain, hutsuneak konpontzeko proposamenak ere planteatu dituzte txostenean. Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak Bilbon horrela adierazi du: “Ondorio hauek indartu egiten dira gainera zenbaitetan epaitegietatik datozen sententzien aurrean, azkena atzokoa, agerian uzten duena emakumeon babesgabetasuna”.
Agerraldi bat egin dute LAB sindikatuko emakumeek, Egiako epaitegiaren aurrean, Epaitegietan emakumeontzat justiziarik ez lelopean. Azaroaren 25ari begira, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, egin dute protesta.