Rekalde taberna, hitzaren tenplua

Danele Sarriugarte idazleak eta Eneko Olasagasti gidoilari eta zuzendariak parte hartu dute Rekaldeko historiak-en seigarren atalean. Nabarmendu dute egoteko eta hitz egiteko leku atsegin bat dela, babesleku bat. Sarriugartek esan du Donostiara etorri zenean sentitu zuela harrera beroa egin zion leku bat izan zela. Eliza pagano gisa ere deskribatu du Olasagastik, eta gogora ekarri du hitzaren tenplu moduan ere definitu izan dela Rekalde.
HITZAkide HITZAkide