Amara Berriko merkatariek auzoko dendei bultzada emateko kanpaina hasi dute
prozedurak egiteko bulego asko zeuden gure auzoan, hala nola, Trafikoko bulegoak, nortasun agiria egiteko bulegoak eta autobusen geltokia. Horien presentziak asko laguntzen zion auzoko saltokiei”. Bulego horiek guztiak lekuz mugitzean, auzora joaten den pertsona kopurua jaitsi egin da, eta ondorioz, saltokietan erosten dutenena ere bai.
Egoera horri aurre egiteko asmoz, kanpaina berri bat hasi dute Amara Berriko merkatarien elkartekoek. Auzoko merkataritzak duen garrantzia azpimarratzeko, poltsa berrerabilgarriak banatzen hasi dira auzoko saltokietan. Poltsa horiek berde kolorekoak dira, eta fruta forma hartzen duen poltsatxo txiki batean gorde daitezke. 75 establezimendu inguruk egin dute bat kanpainarekin.
Olasagastik nabarmendu du merkatariek daukaten arazoak lotura daukala auzo elkarteak jorratzen dituen beste gai batzuekin, eta finean, denek dute helburu bera: Amara Berri auzoa biziberritu nahi dute. Horretarako lanean ari dira auzoko eragileak, eta lantzen ari diren proiektuetako bat da, esaterako, Gregorio Ordoñez kalea oinezkoentzat egiteko udalari egin dioten proposamena.
Amara Berritik hainbat zerbitzu publiko lekualdatu dituzte azken denboran, eta horrek auzoaren merkataritzan eragina izan duela baieztatu du Amarako merkatarien elkarteak. Iñaki Olasagasti Amara Berriko bizilagunen elkarteko kidea ere iritzi berekoa da: “Duela urte batzuk oinarrizko