Amara Berrin ere bat egin dute Euskaraldiarekin
Sei egun bete dira gaur hiria Euskaraldian murgildu zenetik. Joan den ostiraletik jarduera ugari antolatu dira hiriko hamaika txokotan, eta asko izan dira antolakuntzan parte hartu duten eragile eta herritarrak. Amara Berrin ere bat egin dute Euskaraldiarekin, eta gaur, esaterako, ahobizien eta belarripresten horma-irudia egingo dute Amara Berriko gaztelekuan. Datozen egunetarako jardueren
Aste honetan argazkia atera dute PIO XII-ko iturriaren aurrean, Amara Berri auzoan Euskaraldiaren alde indarrak bildu dituzten eragile eta norbanakoak irudikatzeko. Honakoak dira udaberritik Euskaraldia prestatzen ibili diren eragileak: Bagera elkartea, Urrats euskaltegia, AEK euskaltegia, Amara Berri ikastetxeko guraso elkartea, NJP ikastetxea, Ernest Lluch kultur etxea, Ikasbide kultur elkartea, Ilunki kultur elkartea, Irauli kirol elkartea, Mamelena kultur elkartea, Superxagu jai batzordea, Txuri Urdin, Bera Bera eta Bizilagunen auzo elkartea.