Uharteko itsasargian jarriko duten artelanaren maketa aurkeztu dute
Cristina Iglesias artistak egindako eskultura bat izango du Santa Klara uharteko itsasargiak. Iazko apirilean aurkeztu zuen proiektua Donostiako Udalak, eta aurten urrats batzuk egin dituzte. Gaur, lanaren maketa aurkeztu dute udal batzar aretoan.
“Maketaren emaitza bikaina da”, adierazi du Eneko Goia alkateak. Iglesiasek, berriz, bere artelanaren berri eman du: “Lan honekin itsasoaren eta kostaldearen garrantziari buruzko hausnarketa sortu nahi dut”. Aurkezpenean, Goia eta Iglesiasekin batera, udal taldeetako zinegotziek, erakundeetako ordezkariek eta hiriko hainbat eragilek parte hartu dute.