Haur motxiladunei zuzendutako liburu bat argitaratu dute
Sare Herritarraren webgunean ere. Horrela, Durangoko Azokan ere aurkeztuko dute liburua, abenduaren 5ean, 19:00etan.
Haur motxiladunei eskainitako liburu bat sortu dute: Maritxipi eta Amatxo. Haurrengan pentsatzen sortu duten arren, guraso, hezitzaile eta irakasleentzat baliagarria izango dela uste dute. Intxaurrondoko Sara Majarenas preso zegoela, auzo bereko Mikel Orbegozo presoaren laguntzaz sortutako ideiatik dator lana. Joxemari Carrererekin harremanetan jarri ziren, eta proiektua aurrera atera zuten.
Gogoan izan dituzte sufrimendu egoera dauden 103 haurrak, eta euren errealitatea aldatzea beharrezkotzat jotzen dutela diote: “Maritxipi eta bere ama elkartu diren moduan, beste guztiak ere euren gurasoekin egon daitezela”.
Hain zuzen, motxiladun haurrak izendatu dituzte, duela hilabete batzuk, politika kontuengatik gurasoak kartzelan dituzten umeak: “Ama edo aita espetxean duten haurrek zigor hirukoitza pairatzen dute”. Iaztik hona, hainbat jarduera burutik dituzte haur horien omenez: Sara Majarenas eta bere alaba Izar elkarrekin egoteko jarduerak, Motxilak gora abestia eta bideoklika, herriz herri dabilen Motxilak gora erakusketa… “Inolako ardurarik ez duten haur hauek jasaten duten zigor eta sufrimendu egoerarekin amaitzeko ordua dela aldarrikatu dugu”.
Abenduaren 5etik aurrera liburua salgai egongo da Durangoko Azokan, baita