Bigarren lanuztea egin dute Ubik liburutegiko langileek
erreportajea]. Ondorioz, egoera hobetzearen alde agertu zen Donostiako Udala, azaroko udalbatzarrean. Egoerak, ordea, ez du hobera egin, eta berriro ere kalera atera dira langileak, Bitartekariak martxan izenburupean, protesta egitera. Bigarren lanuztea egin dute, ELA sindikatuaren babespean: “Negoziazioetan aurrerapenik egon ez denez, bigarren lanuztea egin dugu, langileok bizi dugun prekarietate egoerarekin bukatzea nahi dugulako”. Besteak beste, salatu dute 1.000 eurotik beherako soldatak dituztela, eta jai egunetan lan egiteagatik ez dutela saririk jasotzen.
Liburutegia itxi, eta Tabakalera ondoko Nestor Basterretxea plazara atera dira langileak. Hormairudi batzuk margotu dituzte herritarren laguntzarekin, eta jendearen babesa jasotzeko, sinadurak bildu dituzte. “ELAn argi dugu berriro ere topo egin dugula sektore publikoko azpikontratazioaren prekarietatearekin. Hau ez da kasualitatea, aukera politiko bat baizik”, dio zabaldu duten oharrean. Iragarri dute datozen egunetan ere protesta gehiago egingo dituztela.
Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko langileek urrian salatu zuten euren lan baldintzak prekarioak zirela [