Jacan berriro ere galdu du Txuri Urdinek
Txuri Urdin izotz hockey taldeak denboraldiko bigarren porrota jaso du asteburuan, Jacaren aurkako neurketan penaltietan galdu ostean. Aragoikoak izan dira talde donostiarra ligan garaitu duten bakarrak, baina honakoa ez da lehenengo aldia izan. Izan ere, urrian leku berean jokatutako partidan Jacako jokalariak gailendu egin ziren. Estropezua lasaitasunez hartu dezakete ordea Txuri Urdinen zaleek, sailkapenean eroso jarraituko baitu taldeak orain arte lortutako zortzi garaipenei esker.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek denboraldiko bigarren derbian gailentzea lortu du, Araskiren kontra. Futbolean, berriz, talde donostiarrek ez dute asteburu ona izan, bai emakumeek eta bai mutilek galdu egin baitituzte etxetik kanpo jokatutako neurketak.
IZOTZ HOCKEYA
Espainiako Senior maila, 12. jardunaldia
- Jaca 4 – 3 Txuri Urdin
- Ibaeta Basket 64 – 50 Arask
- Atletico Madril 5 – 0 Reala
- Betis 1 – 0 Reala