Bulebarrean elkartu ziren elkarretaratzea egiteko.
Elkarretaratzea egin zuen Kote Cabezudo argazkilariak erasotutako pertsonen aldeko plataformak, asteburuan. Bulebarrean elkartu ziren,
Kote Cabezudoren biktimentzat justizia zioen pankartaren atzean.
Cabezudo kartzelan dago maiatzaren 4tik, orduan eman baitzioten behin-behineko espetxeratze agindua, hamasei emakumek egindako salaketen harira. Epaiak aurrera egin du azken hilabeteetan, baina behin betiko sententzia erabaki gabe dago oraindik.
Denbora honetan, Kote Cabezudok Erasotuontzat Justizia! plataformak hainbat elkarretaratze eta solasaldi antolatu ditu kasuaren berri emateko. Argazkilariaren biktimen abokatuak joan den astean salatu zuen
bere buruaren aurkako planak daudela.