'50 urtez' abestia aurkeztu du Zurriola ikastolak
Ikasturte honetan 50 urte bete ditu Zurriola ikastolak. Urriaren 8tik aurrera hainbat jarduera antolatu dituzte urteurrena behar bezala ospatzeko. Orain, 50 urtez kantua aurkeztu dute.
Auzolanean eta elkarlanean Zurriolako Musika eta Dantza Eskola osatzen dutenak izan dira proiektuaren gidari eta bultzatzaile nagusiak. Montxo Imazek idatzi du letra. Gurasoek, ikasleek, irakasleek, ikasle ohiek eta irakasle ohiek parte hartu dute.
Zurriolako arduradunek azaldu dutenez, abestiaren leloak ikastolaren logoa den zintza dantza berezia gogora ekartzen du. Halere, kantuaren musika eta mamia interpretatzeko era askotarikoa izan daitekeela gaineratu dute.
Abestiaren letra:
Uliako magalean
hondartzaren atarian
inguru paregabean
brisa hezearen lurraldean
urteen gurpilean
biraka biraka biraka biraka biraka
Zurriolako basoan
eguneroko ametsak
lagunen aniztasunak
betetzen gaituzten bitartean
50 urtez
biraka biraka biraka biraka biraka
Hemen degu basoa
gu gera besoa
jarrai arbasoak
ez du balio pasoak
gurea da auzoa
elkarren babesean
elkarren beharrean
elkarren babesean
kendu hesiak
kendu paretak
sar dadin argia
gure barnean
Zurriolako basoan
eguneroko ametsak
lagunen aniztasunak
betetzen gaituzten
bitartean 50 urtez
biraka biraka biraka biraka biraka