Larramendi kalea. (Argazkia: GoogleMaps)
Erdialdeko merkatarien eskaera beteko du Donostiako Udalak. Larramendi kalea oinezkoentzako bihurtuko dute, Urbieta eta Prim kaleen artean. Proiektuari argi berdea eman dio udalak eta datorren urteko udarako lanak eginda egotea aurreikusten dute.
Udaleko Bide Publkoetako Zerbitzuak idatzi du proiektua, 199.961 euroko aurrekontua du eta enpresa esleipendunak 2,5 hilabeteko epea izango du lanak egiteko.
Oinezkoentzako bide berri honek bat egingo du Errege Katolikoen kalearekin eta Artzain Onaren inguruarekin.