Maddi Zumalabe Irastorza da ‘Itzulera’ poesia liburuaren azalaren egilea. (Argazkia: Susa argitaletxea)
Martin Bidaur idazleak irabazi du Lauaxeta Poesia Saria, 35 urtetik beherakoen kategorian,
Itzulera poema bildumagatik. Peru Iparragirre du benetako izena, baina Martin Bidaur izenpean argitaratu du orain arteko bere lan bakarra,
Itzulera poema bilduma, hain zuzen.
Okzitanian jaio zen Bidaur, baina Donostian bizi da gaur egun. Susa argitaletxearen babesean argitaratutako
Itzulera lanean, haurtzarotik gaztarora egindako bidaia poetikoa irudikatu du: Okzitaniatik Euskal Herrira, hemendik Parisera, eta handik itzulera. Horrez gain, Itu literatur bandaren sortzaileetako bat izan zen Bidaur, eta baita
Lekore aldizkariarena ere.
Atzo, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, 2018ko Lauxeta Sarien ekitaldia egin zuten, eta aurtengo Ohorezko Lauaxeta Saria Euskaltzaindiari egokitu zitzaion. Era berean, Ikus-entzunezkoen Lauaxeta Saria Josu Martinezi eman zioten,
Jainkoak ez dit barkatzen lanagatik. Bestalde, 35 urtetik gorakoen kategoriako Lauaxeta Poesia Saria irabazi zuen Luis Garde Iriartek,
Barbaroak baratzean poema bildumagatik.