Aitor Zabaletaren omenezko oroigarria, Ibaetan. (Argazkia: Joseba Parron)
Hogei urte igaro dira faxistek Aitor Zabaleta realzalea Madrilen hil zutenetik. 1998ko abenduaren 8an, talde donostiarrak UEFA kopako final zortzirenaren itzulia jokatu zuen Espainiako hiriburuan, Atletico Madrilen kontra. Egun hura historiara pasako zen, ez partidaren emaitzagatik, Vicente Calderon estadioaren kanpoaldean jazotako gertakari latzarengatik baizik: Bastion 1903 talde ultrako neonaziak Zabaletari oldartu zitzaizkion eta haietako batek labana sartu zion bihotzean.
IRUTXULOKO HITZAk egun hori gertutik bizi zuten pertsonekin hitz egin du, gertatutakoa gogora ekarri eta Aitor Zabaletaren memoria oraindik bizirik dagoela berresteko. Erreportajea ostiraleko astekarian egongo da irakurgai.