
Donostiako Genozidioaren Biktimen Elkarteak
Estatuaren errepresioa eta inpunitatea jardunaldiak egingo ditu hilaren 10ean eta 11n. Gerra eta frankismoaren biktimen senide eta lagunak biltzen dituen elkarteak bi eguneko egitaraua prestatu du. Koldo Mitxelena kulturgunean izango dira jarduerak.
- Abenduak 10, astelehena (19:30). Pasaiako Badia dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia egileekin. Jexux Arrizabalaga historialariak moderatzaile lanak egingo ditu, eta bi hizkuntzak erabiliko dira. Dokumental honekin 1984an polizia espainiarrak egin zuen segada erakutsi nahi dute, eta horren inguruan erakunde publikoek mantendu duten ixiltasuna agerian jarri.
- Abenduak 11, asteartea (19:30). Torturaren testigantzak hitzaldi saioa Tasio Erkiziarekin (euskaraz) eta Andoni Murgarekin (gazteleraz). Haien testigantzak eskainiko dituzte. Gotzon Garmendia historialariak moderatzaile lana egingo du. Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen erakundea den Gogorak 4.000tik gora torturatu dokumentatu ditu, eta horren inguruan dagoen konplizitatea eta ixiltasuna agerian jarri nahi dute.