
Txomineneako bizilagunen elkarteak eskaera egin dio Udalari, Txomin Etxeako arkuak eta armarria mantendu ditzaten. Eraikina laster botatzea aurreikusia dago, auzoan goitik behera aldatzen ari diren obren barnean: «Ahalko balitz, etorkizunean auzoaren sarreran egongo den biribilgunean egotea nahiko genuke, Paskualdegi biribilgunean”.
Eraldaketaren ondorioz, bizilagunek oroitu dute auzo zaharretik zutik mantenduko dituzten eraikuntza bakarrak hauek direla: Arevalo, Antzieta bat, Antzieta bi, eta Araxienea. Guztiak ere 1960 eta 1980 hamarkaden artean eraiki zituzten. «Egingo dituzte eraitsietan auzoaren historia zati bat joango da, baita arkitektura ondare zati bat ere», diote bizilagunek. Gogoratu dute 2013an bota zituztela Aita Abarzuza, eta orduan eskatu zutela Arantzazuko Ama Birjinaren hormairudia mantentzeko, auzo berrian beste nonbait jarri ahal izateko: «Hormairudia kontu handiz kendu zuten eta biltegi batean jaso zuten, non jarri erabaki bitartean». Diotenez, hari beretik egin dute oraingo eskaera.