Txuri Berrik ohorezko sakea egingo du izotz jauregian
Larunbat honetan, Txuri Urdin izotz hockey taldeak Txuri Berri curling taldea omenduko du. Ohorezko sakea egingo dute Amara Berriko izotz jauregian, Txurik eta Bartzelonak elkarren aurka jokatuko duten partidan. 21:45ean izango da neurketa, eta horren aurretik omenduko dituzte.
Pasa den urrian, Txuri Berrik zilarrezko domina irabazi zuen Kanadako Munduko Txapelketan kategoria mistoan.