V. Sagardo Apurua egingo dute Bulebarrean
Herritarrei sagardoaren kultura zabaltzeko helburuarekin, bost eguneko jaialdia antolatu dute, eta bihar goizean, abenduak 6, hasiko da, Urumeatik zehar sagardo berriaren eta baserriko produktuen iritsierarekin. Frantzia pasealekura iritsiko dira, 11:00etan.
EGITARAUA
Abenduak 6, osteguna
V. Sagardo Apurua egingo dute abenduaren 6tik 9ra bitarte Bulebarrean. Sagardo Apuruan baserri dolarea berreraikitzen dute, eta bizitza ematen diote barrualdeari, orduko Donostiako sagardotegi eta baserrien itxura eta giroa emateko. Donostia sagardoaren hiriburua izan da mende askotan, eta antolatzaileen arabera, Donostiako Parte Zaharrean 100 sagardotegitik gora omen ziren aspaldian. Garai horietan, upelak lehenengoz ireki eta dastatzeari deitzen zitzaion apurua, irekiera ofizialaren aurretik egiten zen dastatzeari.
Orain ere uzta berriko sagardoak aurkezteko aprobetxatuko du Sagardo Apurua Sagardoa Route-Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak.
- 11.00 “Urumea, sagardoaren ibaia” Sagardo berriaren eta baserriko produktuen iritsiera Frantzia pasealekura
- 11.00 Produktuen eta sagardoaren deskarga eta uzta berriaren aurkezpena Aitor Mendiluze eta Agin Laburu bertsolarien eskutik.
- 11.15 Kalejirak lagunduta, produktuen garraioa idi parearekin Boulevardera.
- 12.00 “Sagardo Apurua” baserriaren inaugurazio ekitaldia eta irekiera. Sagar dantza, sagar jotzea eta lehen muztioaren elaborazioa Jo ala Jo elkartearen eskutik
- 18.00 Txerri errea dastatzeko aukera.
- 19.30 “Euskal sagardoa Jatorri Deitura” dastatze gidatua.
- 11.30 V. Sagardo Apurua Pintxo txapelketa.
- 12.00 Pintxo txapelketa herrikoia.
- 12.30 V. Sagardo Apurua Pintxo txapelketaren sari banaketa.
- 18:00 V. Sagardo Apurua Sagardo Cocktail lehiaketa.
- 19:30 Bertso kata musikatua Unai Agirre, Aitor Mendiluze eta Imanol Kamioren eskutik.
- 12.00-18.00 Albaolaren ontzigintza erakustaldia: arotzek egurrezko tornu batekin San Juan baleontziaren txirrikak landuko dituzte.
- 10.30 7 Lurraldeen 2018 uztaren aurkezpena.
- 11:00 Museo Enogastronomikoen sarearen eskutik tailerrak umeentzat.
- 14:30 Bazkari gidatua Km 0: bertako produktuez egindako otordua 7 lurraldeetako sagardo eta deribatuekin uztartuta.
- 18:00 Erromeria Estanga anai-arrebekin.
- 12.00 Herri kirol saioa.
- 12.45 Dastatze gidatua Mikel Garaizabalekin enologo-sumillerrarekin.
- 13.30 Dastatze gidatua Mikel Garaizabalekin enologo-sumillerrarekin.
- 14.15 Dastatze gidatua Mikel Garaizabalekin enologo-sumillerrarekin.