Altzako plaza.
2019ko egutegia aurkeztuko du Altzako Historia Mintegiak, ostiralean, 19:00etan, Tomase kultur etxean. “Urtean zehar, egunez egun, egutegiak gure alboan edukitzen ditugu, denboraren igarotzearen lekuko. Altzan gertatutako historiako eta gaur egungo hainbat ekintza erregistratu eta nabarmenaraziko ditugu”. Adibidez, administrazio alorrean, 2018an bi mugarrik bat egin dutela gogoraraziko dute: batetik, orain duela berrehun urte altzatarrek Donostiatik independizatzeko erabakia hartu zutela, 1821ean; eta, bestetik, barrutia erakundeak lehen urratsak eman dituela aurten.
Aurkezpenaren egunean partekatuko dituzte historia, egungo gertaerak eta ezagutu dituzten eraldaketak: “Urte berriari begira dauzkagun itxaropenak eta aukerak elkarrekin partekatu ahal izango ditugu”.