(Argazkia: Donostiako Udala)
Ostegunean, hilak 13, kontzertu berezia eskainiko du Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Big Band-ak, Antzoki Zaharrean. Atzegi elkartearekin batera emango dute. 19:30ean izango da kontzertua. Gonbidapenak antzokian jaso daitezke dagoeneko.
Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko sentsibilizazio jarduera izango da. Musikaren bitartez gizarte inklusiboago bat lortzea dute helburu.
Horrez gain, Musika eta Dantza Eskolak azken lau hilekoan ikasitakoa hiriko hainbat zahar egoitzetan eskainiko dute. Datozen bi asteetan izango dira, asteazken honetan bertan hasita. Guztira 13 emanaldi izango dira, eta kontzertu guztiak 17:30ean hasiko dira.
Hemen duzue emanaldien zerrenda:
Abenduak 12, asteazkena
- Trikiti taldea, Berioko zahar egoitza.
Abenduak 14, ostirala
- Trikiti taldea + Euskal Dantzak, Zorroagako zahar egoitza.
Abenduak 17, astelehena
- Akordeoi taldea, Aldakoeneako zahar egoitza.
- Biolin taldea, Zorroagako zahar egoitza.
- Trikiti taldea (helduak), San Jose de la Montaña zahar egoitza.
Abenduak 18, asteartea
- Atotxako Flautistak, Aldakoeneako zahar egoitza.
- Gitarra taldea, La Paz zahar egoitza.
Abenduak 19, asteazkena
- Orkestra txiki + gazte, Zorroaga zahar egoitza.
- Piano emanaldia, Lamourous zahar egoitza.
- Piano emanaldia, Donostiako Seminarioa.
Abenduak 20, osteguna
- Akordeoi taldea, Txara zahar egoitza.
- Klarinete taldea, La Paz zahar egoitza.
- Trikiti taldea (helduak), Rezola zahar egoitza.