Bere 20. urteurreneko argazki lehiaketa egingo du Txirain elkarteak
Antiguako Txiran elkarteak argazki lehiaketa antolatu du bere 20. urteurrenaren harira. Gai librearekin, txapelketan parte hartu ahal izateko baldintza bakarra da aurkeztutako argazkia auzoan ateratakoa izatea.
Argazkiak bidaltzeko epea urtarrilaren 12ra bitarte luzatuko dute, Antiguako sansebastianekin bat eginez. Lehiaketaren nondik norakoen kontsulta eta izena ematea txirain.eus webgunean egin daitezke.