Hiritarron Harrera Sareak afari afrikarra egingo du Antiguan
Hirira iristen diren migratzaileei harrera eskaintzen dien Hiritarron Harrera Sareak zapore afrikarrak dastatzeko afaria egingo du ostegunean Antiguan. Afaria migratzaileen laguntzarekin prestatuko dute, eta bertan bildutako dirua egitasmo herritarra indartzera bideratuko da.
Afaria Izurun elkartean egingo dute, 20:00etan, eta menua 15 eurokoa izango da. Leku kopurua mugatua da, eta izen ematea redacogidaciudadana@gmail.com helbidera idatziz egin behar da.